Marian Urkizu: "Erabaki pozgarria da. Orain ikusi behar da Espainiak zer egingo duen"
Jon Ander Urkizu preso sanpedrotarraren arreba da Marian Urkizu. 197/2006 doktrina ezarrita du Urkizuk 2007tik (orduan bete zuen bere zigorra oso-osorik). Estrasburgoren erabakia “pozgarria” dela adierazi du, baina orain Espainiako Gobernuak zein bide hartuko duen itxaron behar dela esan du, “ez dakit nola jokatuko duen. Hala ere, erabakia oso ona da”.