Girondeko eta Irungo Udaleko ordezkariak, gaur
Irungo Bezero Arreta Zerbitzuak (BAZ) herritarrekin harremana izateko makinak jarriko ditu, osagarri bezala, herritarrekin harremanak izateko. Administratel izena du zerbitzuak, eta Europako Informazio Gizarte Zerbitzuak emandako,laguntzari esker jarriko dituzte hirian. Zerbitzu hori ezagutzeko asmoz Gironde eskualdeko (Okzitania) ordezkaritza bat gaur Irunen izan da.
Pedro Alegre udaleko Informazio eta Herritarren Parte Hartze ordezkariak azaldu die herritarrek informazioa “modu erraz eta erosoan” lor dezaketela, hala, hainbat udal agiri horien bitartez lortzeko aukera dagoela azaldu du, “gainera, makinen ordutegia BAZ bulegoarena baino askoz zabalagoa da. Hori da beste erraztasunetakoa”. Gisa horretako makina bat proban daukate BAZen.