Garazi Lopez Etxezarreta: "Bidea ireki behar du Madril Europako mezuekin koherente izateko"
Garazi Lopez Etxezarreta EAko kidea “oso kontent” agertu da gaurko Estrasburgo auzitegiaren erabakiarekin, eta espero bidetik etorri dela adierazi du. Orain, ordea, Madrildik pausoak nola emango dituzten ikusi behar dela esan du: “Pentsatu nahi dugu honek ireki behar duela aukera Parot doktrina eta espetxe politikaren inguruan, Madrildik pausoak emateko koherenteak izanaz, beti ere, Europatik datozen mezu horiekin”. Ines del Rio ere “lehenbailehen” aske uzteko eskatu du.
Azkenik, gainontzeko presoekin zein estrategia ezartzen diren ikusi egin beharko dela adierazi du Lopez Etxezarretak.