ELA: "Ebazpenak, Espainiako Estatuaren espetxe politikaren ankertasuna utzi du agerian"
“Zuzenbideari egokitua da ebazpena, euskal jendartearen gehinegoaren nahiarekin bat dator eta gainera Espainiako Estatuaren espetxe politikaren krudeltasuna agerian utzi du. Izan ere, mendekua eta etsai politikoaren gaineko jazarpena dira espetxe politikaren oinarriak”. Horren harira Ines Del Rio euskal presoa eta zigorra luzatu dieten preso guztiak berehala askatzeko galdegin du ELAk. Preso horiek denbora luze horretan jasandako kalte morala dela eta dagokien kalte ordaina jaso dezaten eskatu du halaber ELAk.
“Euskal gizartearen zati handi batentzat lorpen garrantzitsua” da ebazpena sindikatu abertzalearentzat. Euskal presoei ezartzen dien espetxe kodea bertan behera uzteko eskatu dio ELAk, bestalde, Espainiako Estatuari: “Zigorren luzapenarekin amaitu, preso gaixoak askatu eta sakabanaketa politikarekin amaitzeko exigitzen diogu. Epaiak espetxe sistema eta botere exekutiboaren ekinbidea ezbaian jarri du. Izan ere Espainiako Auzitegi Gorenak, zein Konstituzionalak babestu zuten doktrina, askatasun eta segurtasun oinarriak larriki erasotuz”.
ELA sindikatuak elkartasun agurra helarazi die azkenik 197/72006 doktrina ezarria duten preso zein horien senideei: “Lehenbailehen askatzea espero dugu”