Bixen Itxaso: "Ezker abertzaleak politikarako egin duen apustua indartu behar luke erabakiak"
Bixen Itxaso Pasaiako PSE-EEko kide eta alderdi horren udal taldearen bozeramaileak bi planotan banatu du gaur Estrasburgok jakinarazi duen erabakia. Batetik arlo juridikoan uste du “espero zena” bete dela, “hau da, legezkoak ez ziren atzeraeraginezko neurri juridikoak ez ziren legezkoak, eta hala iritzi dio Europak”. Itxasoren ustez ere “Espainiak itxaropen gutxi zituen” Europak euren aldeko erabakia emango zuenik.
Plano politikoan, berriz, 197/2006 doktrinaren kontrako erabakiak presoen gaian “distentsio handiagoa eta arrazoizko aukerak” zabaltzen dituela uste du sozialistak, eta esan du horrek ezker abertzaleak “bide politikotik bakarrik lan egiteko” hartutako erabakia “berretsi besterik” ez duela egin behar, “ETAren inmobilismoaren aurrean, nahiz eta bide politikoa maiz mantsoa izan”.