Amaia Agirregabiria: "Sentsazioa gazi-gozoa da"
Amaia Agirregabiria Pasaiako alkateak Estrasburgok eman duen erabakiaren gaineko “sentsazio gazi-gozoa” duela esan du. Gozoa Ines del Rio presoa kaleratu beharko duelako Espainiako Gobernuak, baina gazia “ikusi beharko delako beste presoekin zer gertatzen den”. Gainera, nabarmendu du presoek “giza eskubideen gaineko beste urraketa batzuk jasaten” dituztela 197/2006 doktrinaz gain, eta horien artean preso gaixoak aipatu ditu, “eskualdean, gainera, badugu aske behar lukeen preso gaixo bat, Aitzol Gogortza oreretarra”. Erabakiak bai gizarteari zein erakundeei presoen eskubideen aldeko borrokan “indarra” emango diela uste du Agirregabiriak.