Ainhoa Baglietto (abokatua): "Europaren erabakia orokorra izan da, ez bakarrik Del Riorena"
Ainhoa Blaglietto euskal presoen abokatua da, eta besteak beste, 197/2006 doktrina ezarrita duten presoen defentsak eraman ditu aurrera. Hala, abokatuaren arabera, Europak gaur eman duen epaia orokorra da, “ez dio bakarrik erreferentzia egiten Ines Del Riori”. Hortaz, kondena beteta duten presoek aske behar dutela esan du, “sententziak esaten duena da pertsona bat kondenatua izan bada 1973ko kodearen arabera, ordutik eta 2006ra arte Espainiako epaileek ez dute kondena horren interpretazioa egin orain egiten den moduan, eta hori ezin dela inoiz ere aplikatu atzera eraginez”. Hala, kondena beteta 56 preso daudela jakinarazi du Bagliettok, eta horiek aske behar dutela.
197/2006 doktrina bakarrik ez. Bagliettoren arabera, Europak esan du Espainiako Estatuari esan diola presoen kontrako edozein “salbuespen neurri berezi guztiak” bertan behera utzi behar duela, “ezin da aplikatu espetxe politika bat giza eskubideak urratzen dituena. Denak ez duela balio. Hori esan dio Europak Espainiari”.