46 ikasle atzerritarrek bisitatuko dute bihar Pasaia
Aguraingo Aniturri institutuaren ekimenez, Ipar Irlandako, Ingalaterrako, Alemaniako eta Frantziako 46 ikasle izango dira Arabako herri horretan egun hauetan. Bihar, hala ere, txangoa egingo dute Pasaiara, eta atzerritarrekin batera hainbat aguraindar ere izango dira bertan. Atzerriko hizkuntza hobetzeko elkarlanaren parte da bidai hori.