Mikel Orbañanosek Hondarribiko entrenatzaile izaten jarraituko du
Hondarribia Arraun Elkartea eta Mikel Orbañanos adostasun batera iritsi dira eta hori horrela beste lau urtez behintzat entrenatzaile paperean jarraituko du.
Haurnarketa epe bat eta gero, bi aldeek bata bestearekiko “konfiantza eta segurtasuna” erakutsi dutela nabarmendu dute arraun elkartetik. Hurrengo urteetarako helburua gauzak “orain arte bezala” egitea izango da, “talde ahalik eta lehiakorrena izaten eta gazteei bitartekoak zein aukerak emanez”.
2002an hasi zen Orbañanos Hondarribiko entrenatzaile bezala eta 2012-2013 denboraldia bere hamabigarrena izango da.