Euskaraz bizi nahi dut dinamikaren barruko herri lasterketa izango da gaur, Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilguneak eta herriko hainbat korrikalarik elkarlanean prestatuta. Bigarren urtea dute lasterketa horiek eta Oiartzunen ere bigarren aldiz egingo da. Aurten, haur zein gaztetxoek izango dute protagonismoa, baitik bat eurek hartuko dute parte-eta lasterketan.
Antolatzaileen esanetan, “ekimen osasungarri honen bidez, euskaraz bizitzeko agertu nahi dugu, aurten haurren eta gaztetxoen ahotik”. Lasterketa ez da lehiakorra, helburua kirola euskaraz eginez ongi pasatzea baita.
Lau talde
Lau taldetan aterako dira gaztetxoak lasterketan, Doneztebe plazatik. 0-8 urte bitartekoak (16:30ean, gurasoak ere animatu nahi dituzte), 8-10 urtekoak (16:45ean), 10-12 urtekoak (17:00etan), eta 12-16koak (17:15ean). Azken horiek “erronka koloretsua” egingo dute eta hori gainditzen dutenek sari berezien zozketan parte hartuko dute.
Iazko herri lasterketa
Izena eman nahi duenak egunean bertan egin behar du 16:00etatik aurrera (doan). Kamisetak ere salgai jarriko dituzte eta 17:00etatik aurrera haur jolasak (Kontzejupe plazan), txokolate-jatea eta sarien zozketa egingo dute.