Irungo haur eskolak baditu plazak libre oraindik
2011ko urtarrilaren 1arem eta 2012ko urriaren 31 artean jaiotako haurrentzat plazak badaude Irungo haur eskolan. Hala jakinarazi du udaleko Hezkuntza departamenduak. Horrela, bertan izena eman nahi duten familietako kideek Bezeroen Arreta Bulegotik pasatu behar dute eskaera egitera, familia liburuarekin. Plazak izen emate ordenaren arabera emango dira. Ordainketak egiteko erraztasunak eta beka sistema abian ditu Irungo Udalak.