Errenteriako PSE-EE bere egoitza den Herriko Etxearen 30. urteurrena ospatu du gaur. Lehenik eta behin, bideo emanaldia egin dute, egoitzaren eta sozialisten herriko batzarraren irudiekin. Ondoren, hitzaldia egin dute militanteek, batzarraren historian egondako lau idazkari nagusiak buru zituztela. Luntx batekin bukatu da ospakizuna, eta PSE-EEko kideek garai zaharrak gogoratzeko parada izan dute.
PSE-EEren egoitzak hiru hamarkada bete ditu