
Irungo erlijio taldeetako kideak, udaletxean
Hiriko erlijio aniztasuna aztertzeko eta hiriaren errealitatea zein den ikertzeko asmoz Irungo Udalak programa bat abian jarri du. Helburu sakonago bat du, ordea, egitasmoak: erlijio entitateen eta bizi diren inguruaren gaineko elkarbizitza sustatzea. Fernando San Martin Hezkuntza eta Balio zinegotziaren esanetan Irungo erlijio errealitatearen gaineko argazki orokorra atera nahi dute, “sentsibilitate guztiak kondizio berdintasunean bizitzeko”. Egun, Irunen, hainbat erlijiotako 20 kultu zentro daude.
Horrela, 20 zentro horietan informazioa emateko eta jasotzeko guneak jarri ditu udalak, eta
webgunea ere prest du informazioa jasotzeko. 20 zentro horietatik bederatzi eliza katolikoarenak dira, bost eliza ebangelikoenak, bi Tibet-eko budistenak, eta Jehovaren Testiguek, Baha’i fedeko kideek, eliza Ortodoxoak eta Islam erlijikokoek zentro bana dituzte hirian.