Brahmsen requiema ari da prestatzen Andra Mari Abesbatza
AMA Andra Mari Abesbatzak Vanessa Goikoetxea sopranoa, Jose Antonio Lopez baritonoarekin eta EOS Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin batera, kontzertu bana emango du Bilbo, Gasteiz eta Donostian. Azaroaren 4, 5, 7 eta 8an izango dira kontzertuak. Zehazki, Johan Brahmasen Ein Deutsches Requiem emango dute. EOS Josep Caballe Domenechek zuzenduko du, eta AMA, berriz, Jose Manuel Tifek.
Requiem germaniarra zazpi mugimendu dituela azaldu du AMAK, eta horiek konposatzeko urteak behar izan zituela Hanburgoko konpositoreak: “Lutherren Bibliako testuekin konposatua, Brahmsek Itun Zaharreko eta Itun Berriko zatiak aukeratu zituen bizitzari eta heriotzari buruzko hausnarketa egiteko, kontsolamendua, miserikordia, gozoa eta optimismoa azaleratzen dira”. ama,