Beraunen txistu doinuak entzungo dira igandean
Udal Txistulari Bandaren hurrengo irteera Beraun auzora izango da. Hala, bihar, igandea, goizean, auzo horretako kaleak alaitzen ibiliko dira. Euskara oi euskara (Imanol Urbieta eta Xabier Leteren melodia) joko dute, besteak beste, Tuteran Nafarroa Oinez egingo dutela kontuan hartuta. Beti bezala, Xabier Vesgak zuzenduko ditu.