Xenpelarrek badu bere omenezko eskultura
Gotzon Huegun Burgosek irabazi du Xenpelar bertsolariaren omenezko eskultura lehiaketa. Eskultura jartzea falta da orain, eta hori bertsolaria jaio zen egunean egin nahi dute, urtarrilaren 13an. Foru Plazan egingo diote tokia.
Hamabost lan aurkeztu dira udalak deitutako lehiaketara, eta horren artean Huegunen lana aukeratu dute. Iaz ere egin zuten deialdia, baina epaimahaia ez zuten asebete aurkeztutako lanek, eta saria eman gabe geratu zen.
Udalak gogorarazi duenez, Xenpelarrek bertsolaritzari egindako ekarpena handia izan zen oso, kualitatiboki nahiz kuantitatiboki. “Zalantzarik gabe bere garaiko figura nabarmenenetakoa izan zen, eta baita XVIII. mendetik gaur egun arte bertsolaritzaren historia dokumentatuaren bertsolaririk garrantzitsuenetakoa ere”.