Xabier Alegria euskal presoa isolamendura eraman dutela salatu dute
Xabier Alegria lezoko presoa eta EPPKko mintzakidea Puerto III espetxeko (Cadiz, Espainia) isolamendu galeriara eraman dutela salatu du Lezoko presoen eskubideen aldeko talde batek. Orain bi aste eraman zutela berriz ere isolamendura Alegria azaldu dute, eta gogora ekarri aurretik urteak egin dituela erregimen horren pean espetxe berean.
Isolamendua galerian egoteak hainbat ondorio dituela lezoarrarentzat azaldu dute bestalde. Besteak beste, ziegan eman behar izaten dituela 22 ordu eta patiora soilik bi orduz ateratzen dela salatu dute: “Pation dagonean, berriz, gehienez isolamendu galerian dagoen beste pertsona batekin baino ezin du egon. Patioak 40metro koadrokoa da, kaiola modukoa eta sarea metalikoa dugainean eta ez du zerua ikusten. Orokorrean oso argi gutxi izaten dute isolamenduan”. Janariaren gainean ere aritu da presoen eskubideen aldeko lantaldea, “beti hotza ematen diete”. Hori gutxi balitz ikasteko zailtasunak eta ziegan gauzak izateko oztopo ugari izaten dituela gaineratu dute.