Arkeologoak sarobe-harriaren indusketa lanetan
Lanbarren Berri eremuan urbanizazio lanetan sarobe-harri bat aurkitu dute. Arkeologoek sarobea identifikatuko dute eta noizkoa den.
Sarobe-harriak Erdi Aroko mendien kudeaketarekin lotuak daude, hau da, lur publiko bateko eremu bat erabilera pribatuan abeltzaintzarako erabiltzeko eremuaren erdigunea markatzen zuten.
Oiartzunen 64 sarobe daude identifikatuak, zaharren XIII. mendekoa da. Lanbarren Berrin topatutakoa indusketa arkeologikoak egin dakizkiokeen bakarra da eta orain arkeologoek sarobea noizkoa den jakiteko eta zein den identifikatzeko ikerketa lanak egingo dituzte. Egin duten indusketan teilak eta ikatza topatu dute sarobe-harriaren azpian.
Sarobeak ondare babestuak direnez, sarobe-harria ikertu bitartean udalak gordetzeko bitartekoak jarri ditu. Horrez gain, kokapen egokiaren bila ari da.