Transformagailu berriaren simulazioa
Iberdrolako transformagailu eta banaketa azpiestazioan lanak egiten ari dira, gehienbat ingurumenean duen eragina murrizteko. “Aireko linea elektrikoak eta kanpoaldeko azpiegiturak kentzea ekarriko du proiektuak. Honekin batera, zarata ere murriztuko dute, elektrokuzioa eta suteak eragin ditzaketen tentsioko puntuak ezabatuko dituzte eta olio ihesak saihesteko ontziekin hornituko du transformagailua”, jakinarazi du udalak.
Era berean, hesituriko gunea ere txikiagotuko dute, eta 990 metro koadrokoa izatetik 851 metro koadro izatera pasatuko da.
Auzotarrek udalari eginiko eskaera izan da transformagailuari dagokiona.