Kultur etxeari buruz hitz egiteko tailerra izango da
Hirigintzako Plan Orokorraren barruan, kultur etxeari buruzko tailerra izango da heldu den ostegunean (hilak 24). Eraikinak izango lukeen kokapena eta tamainaz hitz egin nahi dute batik bat, ekarpen horiek Hirigintzako Plan Orokorrean txertatzeko. Aurrerago hitz egingo da kultur etxearen nolakotasunaz.
Auzoetan eta sektoreekin egindako tailerretan askotan atera den gaia izan da kultur etxearen beharrarena. Tailerra udaletxeko areto nagusian izango da, 19:00etan hasita.
Gaurko OARSO BIDASOKO HITZAk Hirigintza Plan Orokorrari buruzko erreportajea atera du; papereko edizioan irakur daiteke.