Irungo eta Hondarribiko kiroldegietan greba egingo dute 22tik 24ra
Sektoreko lan hitzarmenaren negoziazioak daraman atzerapenagatik, eta jabetza publikoko kirol instalazioen patronalak nahiz kiroldegiak kudeatzen dituzten enpresek “eduki atzerakoiak” planteatu dizkietelako langileei, ELA sindikatuak jakinarazi du Irungo eta Hondarribiko kiroldegietako langileek greba egingo dutela hilaren 22, 23 eta 24an, “gure lan baldintzak berritzearen defentsan”. Beasaingo kiroldegian ere egingo dute greba, eta ELAk gainontzeko kiroldegietako langileei borroka horrekin bat egiteko eskatu die.
Lan hitzarmenen ultraaktibitatearen bukaera lan baldintzak okertzeko baliatzen ari direla uste du ELAk, eta egin dituzten lan baldintzak 2014tik aurrera berma daitezela nahi du ELAk.