Artikutzara doan bidean dago kokatua Haize-Gain Komunitate Terapeutikoa
30. urteurrenaren ospakizunei bukaera emango diote bihar Haize-Gainen eta horretarako jardueraz beteriko egitaraua prestatu dute. 10:00etan hasiko da eta 13:00ak arte iraungo du.
Urte horietan guztietan komunitate terapeutikotik pasatu diren erabiltzaileak joango dira euren familiarekin, baita bertan lan egin duten langileak ere. Bertan Emakume Taldeak egindako eskulanekin postuak jarriko dituzte, Zo-Zongo batukada taldea ere bertan izango da, Berebille Swing jazz taldeak ere musika jarriko du eta mokadutxo bat jateko aukera ere izango da.
Horrez gain, bertaratzen direnek Memoriaren Zuhaitza ikusiko dute eta baita bideo bat ere.