Elikagaiak bilduko dituzte gaur eta bihar Irungo eta Oiartzungo Alcampon
Gurutze Gorriak eta Un Juguete Una Ilusion dinamikaren laguntzarekin beste behin egingo du elikagai bilketa Irun eta Oiartzungo Alcampon. Hain zuzen, gaur eta bihar artean, 09:00etatik 20:00etara, haurrentzat 2 milioi gosari eta merienda lortzea da helburua. Kanpaina berri honi Bihotzez izena jarri dio, eta Twitterren jarraitu daiteke #bihotzez hashtag-a jarrita. Gurutze Gorriko hamabina boluntario egongo dira bi supermerkatuetan.
Gurutze Gorriak jakinarazi duenez, produktu horiek zailtasun egoeran dauden familiei emango zaizkie, “seme-alaben elikadura betetzeko”.