Ehiztari bat hil da Hondarribian, postutik erorita
63 urteko gizonezko bat hil da Hondarribian (Gipuzkoa), ehizarako postu batetik erorita. 08:45 aldera gertatu da ezbeharra, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak berri eman duenez. Hamabost metroko altueran dago postua, eta, nola ez dakitela, lurrera erori da ehiztaria. Larrialdi zerbitzuak joan dira postura, baina bertan hil da.
Gizonak 63 urte zituen, eta Irungoa zen. Zer gertatu den ikertzen ari da Polizia.