Ura eta estolderiaren zergak ordaintzeko epea hilaren 18an irekiko da
Ura eta estolderiaren zergari dagokion hirugarren hiruhilabeteko ordainketa epea ostiralean (hilak 18) zabalduko da. Abenduaren 18ra arte egongo da epea irekita. Helbideratutako ordainketak, berriz, azaroaren 18an kobratuko dira.