San Pedroko bizilagunek bigarren batzarra egingo dute, Auzolan EHren barruan
San Pedroko bizilagunek bigarren batzarra egingo dute larunbat honetan, hilaren 19an, barrutiko pilotalekuan. 10:30ean hasiko da bilera, eta bertan San Pedroren etorkizunaz hitz egingo dute.
Auzolan EH dinamikaren barruan dago ekimena, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz laguntzen du. Proisarekin elkarlanean ari dira, eta helburua bizilagunen arteko auzolan pilotua egitea da, hiru asanbladatan erabaki ondoren.