Realaren denboraldia aztertuko dute Kirolez Blai! saioan
Gaur 13:15etik aurrera Kirolez Blai! (Oiartzun Irratia) saioan Realeko David Zurutuza, Imanol Agirretxe eta Mikel Gonzalez izango dira. Realaren denboraldia aztertuko dute Joxemigel Lopezek gidatzen duen saioan. Errepikapena 20:30ean izango da.