PSCko ordezkaririk ez da izango gaurko hitzaldian
Batera Baik OARSO BIDASOKO HITZAri jakinarazi dionez, gaurko prestatuko hitzaldian ez da PSCko ordezkaririk izango. Hitzaldi ziklo bat antolatu du Batera Baik erabakitzeko eskubidearen gainean, eta Kataluniaren ikuspuntutik. Gaur da hitzaldi horren lehen eguna, eta bertan parte hartzekoa zen PSCko ordezkari bat, nahiz eta azkenean ez duen hizlaririk lortu. Hala ere, antolakuntzak mantendu egin du deialdia, eta horren partez beste zerbait prestatuko dutela aurreratu dute.
Hasiera batean, Maurici Lucena Kataluniako Parlamentuko PSCren bozeramailea eta alderdiko pertsona garrantzitsuenetako bat zen etortzekoa. Gero, ordea, alderdiaren erabakiz, beste pertsona bat ekartzekoak ziren bere partez, baina azkenean ez dute lortu gaurko norbait ekartzea. Hala ere, urriko azken asterako espero dute PSCko ordezkariren bat ekartzea, nahiz eta oraindik ez duten eguna zehaztu.
Datorren asteartean, hilak 22, Josep Maria Vila D’ Abadal Vic-eko alkatea eta AMI Asociacio de Municipis per la lndependencia elkarteko presidenteak emango du hitzaldia.