Jaizkibel Mendi Taldeak bosgarren txangoa egingo du Arabako Lautadara
Antxoko Jaizkibel Mendi Taldeak Arabako Lautada Integrala ibilbidearen bosgarren etapa egingo du igande honetan. Azazetako mendatean hasiko dira, eta Ullibarriko mendatera abiatuko dira. Zazpi kilometroko luzera du ibilbidearen zati horrek, eta hamabi bigarrenak, Opakua mendateraino eramango dituenak.
Izen ematea mendi taldearen egoitzan (Oarso kalea, 4, Antxo) egin daiteke, gaur edo etzi, 20:00etatik 21:30era. Ordu berean 943 51 47 00 telefono zenbakira dei daiteke.