
Bixente Muñoz, atzo goizean
Hondarribiko Gran Sol taberna eta Irungo Gaztelumendi jatetxea lehiatuko dira Euskadi Saboreala Euskal Herriko VIII. Pintxo Txapelketako hamar onenen finalean. Atzo arratsaldean finalaurrean izan ziren Bidasoko bi ordezkariak beste 23 parte hartzailekin lehian, haien artean eskualdeko beste hiru ordezkari: Hondarribiko Batzokia, Irungo Atsegiña eta Trintxerpeko Terranova. 10:00etan hasiko da finala Itsas Etxean eta bertan jarraitu ahal izango da harmailatik zuzen-zuzenean.
Euskal Herriko bost probintzitako ordezkariak sailkatu dira finalera: Gipuzkoako hiru, Bizkaiko beste hiru, Nafarroako bi eta bana Araba zein Lapurditik. Iazko txapeldunak, Huarteko (Nafarroako) Abaco tabernak errepikatuko du aurten hamar onenen azken txanpan. Eguerdian jakingo da zeinek jantziko ote duen aurten iaz nafarrek jantzi zuten txapela.
Hamar Finalistak
- Zoko Moko (Donibane Lohizune)
- Gure Toki (Bilbo)
- Gaztelumendi (Irun)
- La Cocina de Alex Mugika (Iruña)
- Andra Mari (Donostia)
- Gran Sol (Hondarribia)
- Haritza (Mungia)
- Abaco (Huarte)
- PerretxiCo (Vitoria)
- Urtza (Amorebieta)