Artxeroa, Santa Maria ateaurrean
Hondae Hondarribiko Ondarearen Aldeko Elkarteak
Harrizko pendrivea, hiri eskultura Hondarribian goiburuko bisita gidatua antolatu du larunbaterako, hilaren 19rako, goizez. Zuloaga Etxetik abiatuko da ibilbidea, 10:00etan, eta denentzat libre izango da.
Jose Manuel Susperregik gidatuko du ibilbidea. Informazio zientzietan doktorea eta EHUko Gizarte eta Informazio Zientzietako irakasle da eta herrian bisitatu daitezkeen asmo eta eredu anitzeko eskulturen gaineko azalpenak emango dituela azaldu dute Hondaetik: “Hiri apainketa hain modan dagoen garai honetan, hondarribitarrok ia mende bat daramagu hainbat motatako eskulturez gozatuz. Batzuk pertsona ospetsuak omentzeko, hondarribitarrak edo ez, beste batzuk gure historiako gertaera garrantzitsuak omentzeko edo adibidez bale harrapatzaileak omentzeko. Bisita gidatu honetan monumentu hauen informazioa osatu nahi da, hainbat esplikazioekin non funtsezko galderei erantzungo zaie, hala nola eskulturen zergatia, zertarako jarri ziren, beti ere bere testuinguruarekin, XX mendeko lehen eta bigarren erdia”.
Larunbatean egingo duten bisita gidatuarekin eskultura horien atzean zer dagoen azalera ekarriko dute, eta garai batean herrian izandako artisten mugimenduri buruzko azalpenak eman. “Hondarribia hainbat artisten egoitza izan zen, adibidez Gaur taldeko partaideak, arte modernoa esperimentatu zutenak. Bisita hau Hondarribia XX. Mendean zehar garatutako memoria artistikoa berreskuratzeko hasiera izan daiteke.”, gaineratu dute elkartetik.