Dantzaz konpainiaren azken lana, kulturgunean
Bost urte beteko ditu laster Donostiako Dantzaz konpainiak, eta izen handiko koreografo europarrekin lankidetzan 60.000 ikusle baino gehiago biltzea lortu dute ibilbide horretan, Euskal Herrian, Espainian, Frantzia, Alemanian, Txekiar Errepublikan, Suitzan eta beste hainbat tokitan.
Bosgarren urteurrenaren atarian azken lana aurkezten dabil konpainia: Arte-an. Eta hain zuzen, Errenteria Hiria Kulturgunean izango da, igandean, 19:00etan. Azken lan horretan Itzik Galili koreografo israeldar ospetsuarekin aritu da lanean. Galiliren Earth apples koreografia emango dute, baita nazioarteko sortze lan bat ere, Flash deluxe. Horrez gain, Lukas Timula koreografo eslovakiar gazteak ere parte hartuko du lan horretan. A place between: “Bi ekitaldiren arteko unea izan liteke, baina baita jaiotzaren eta heriotzaren arteko gunea ere. Beti baikaude erdibidean”.
Musikari dagokionez, Paxkal Indoren perkusioen eta txalapartaren sormen lana izango duela oinarri jakinarazi dute.