Lezo Herri Eskola, Lezo Institutua eta asaia Lezo Lizeoko ikasleek eta udal ordezkariek Agenda 21n lehen foroa egin zuten atzo. Leire Beteta Ingurumen teknikariak eta Eneko Lartige Ingurumen zinegotziak aurreko ikastute amaiera ikasleek egindako eskaeren gaineko azalpenak eman zituzten udaleko pleno aretoan. besteak beste, informazioa errazteko udalaren webguneko hiondakinen atal etengabe eguneratzen dutela azaldu zieten ikasleei udal ordezkariek. Harategi eta arraindegietako hondakinak murrizteko udalak abiatu duen Ontziratu Zaitez kanpainaren berrie re eman zioten ikasleen ordezkaritzari eta etxean konposta egiten dutenek datorren urtean hobariak izango dituztela azaldu zieten, halaber.
Sei urte Agenda 21 egitasmoarekin
Ikasturte honean 663 ikaslek hartuko dute parte Agenda 21 egitasmoan, eta dagoneko seigarren urtea beteko du Lezon hasi zirenetik. Ura, energia, hondakinak, biodibertsitatea eta kontsumo arduratsuaren gainean aritu dira ikasle eta udal ordezkariak sei urte hauetan. Eskolan , etxean zein herrian hainbat alderdi hobetzeko hainbat kompromezu hartu dituzte halaber.
Iaz landutakoaren ildotik jarraituko dute aurten Agenda 21n barruan ariko diren ikasleek, kontsumo arduratsuaren eta hondakinen gainean ariko dira. Atzoko bileraren ostean maiatza aldera elkartuko direla zehaztu dute udal ordezkariek “ikasleak egindako lanen emaitzak aurkezteko”.