PP: "Bilduren murrizketek gehiegikeria egiten dute Pasaiarekin"
Pasaiako alderdi popularreko zinegotzi David Fernandezek eta Gipuzkoako batzarkide Txema Murgiondok aldundiak Pasaiaren birgaitzearekiko duen jarrera kritikatu dute. Diru partidaren bigarren prorroga gaitzetsi dute, eta Bilduren “kudeaketa txarrari” egotzi diote.
“Alderdi berak udala eta aldundia gobernatzean, gauzak bizkortu egingo zirela uste genuen”, esan du Fernandezek, “baina udalak Bilduren interesak defendatzen dituela ikusi dugu”. Jarrera hori “onartezina” dela iritzi dute. “Urtebete atzeratzeak axola du”, gaineratu du zinegotziak, “Pasaiarekin dagoen zor historikoa kitatzeko denbora luzea baitaramagu zain”:
Murgiondok, bere aldetik, diru partidak 16.000 lagun baino gehiagoren bizi kalitatea “hobetzea” suposatuko lukeela esan du, “baina erakundeek behin eta berriro atzeratzen dute partida hori”. EH Bilduri galdetu dio ea “zein den Pasaiaren aldeko benetako apostua”.