Pello Añorgaren 'Botila bete kontu', bihar Andreonen
Ipuin kontaketa saioak hasiko dituzte bihar Lezoko Andreone udal liburutegian. Pello Añorga izango da lehen kontalaria eta Botila bete kontu saioa egingo du 18:30etik aurrera.
Lau eta zazpi urte arteko haurrei begira antolatzen dituzte ipuin kontaketa saioak. Datorren asteazkenean izango da bigarren saioa, eta bertan Ixabel Milletek Kamishibai blai ipuina kontatuko du.