
Oarsoaldeako Euskara Zerbitzuak dendetan euskara erabiltzeko hainbat kanpaina egin ditu, eta orain, berriz, ogia euskaraz eskatzeko lehiaketa martxan jarri du.
Eskatu ogia euskaraz kartela daukaten okindegietan parte hartu ahal izango da. Ogia euskaraz eskatuz gero, saltzaileak txartel bat emango dio bezeroari, eta saria irabazten dutenek hilabete batez doan edukiko dute ogia.
Kanpaina azaroaren 3ra arte (igandea) egongo da martxan, eta hurrengo egunean, azaroaren 4ean egingo dute zozketa.