‘Aiako Harria’, Irungo Atsegiñaren pintxoa
Oarso Bidasoko bost pintxo sailkatu dira gaur arratsaldean egingo den Euskal Herriko Pintxo Txapelketako finalerdirako. 25 taberna eta jatetxe lehiatuko dira arratsaldean, haien artean, Pasaiako Terranova, Irungo Atsegiña eta Gaztelumendi eta Hondarribiko Gran Sol eta Batzokia. Goizean Gipuzkoako kanporaketa egin dute eta bertatik zazpik egin dute aurrera, Terranovak ez du kanporaketan parte hartu, Gipuzkoako Txapelketan irabaze izanagatik sailkatuta baitago final atarirako.
Aipatutakoekin batera, Donostiko Andra Mari eta Hidalgo 56 eta Beasaingo RK izango dira arratsaldeko saioan, Araba, Bizkai, Nafarroa eta Ipar Euskal Herriko sailkatuekin batera.