Gaur hasiko dira mendi jardunaldiak
27. aldiz mendi jardunaldiak prestatu ditu Girizia Mendi Taldeak gaur hasi eta osteguna bitarte diapositiba eta bideo emanaldiak izango dira udaletxeko areto nagusian, 19:30ean hasita.
Gaur …irrifarrak ikus-entzunezkoa proiektatuko dute. Emanaldi honetan Joseba Elizegi Jaman-ek Solo khumbuko eta Mera peak-en inguruan (Everesteko bailara) egindako trekina ikusteko aukera izango dute bertaratzen direnek.
Bihar, hilak 16, Morir por la cima, Carlos Suarez madrildarraren emanaldia eskainiko dute. Goi mailako eskaladatik b.a.s.e jauzira, hegal trajearekin egindako hegaldiak… ikusi ahal izango dira.
Azken egunean, hilaren 17an, Ametsen bidetik izenburupean Ekaitz Maizek bere azken lorpenak eta eskalatzearen inguruan duen filosofia azalduko du.