Herritarrek ongi erantzun zioten iaz lehen aldiz egin zen Euskaraz Bizi Nahi Dut herri lasterketaren deialdiari. Oiartzunen (irudian) 250 lagunek parte hartu zuten lasterketan, haur zein heldu.
Larunbat honetan, hilak 19, Euskaraz bizi nahi dut dinamikaren barruko herri lasterketa izango da. Bigarren urtea dute lasterketa horiek eta Oiartzunen ere bigarren aldiz egingo da. Aurten, haur zein gaztetxoek izango dute protagonismoa, eurek hartuko dute parte-eta lasterketan
Olatz Mitxelena Ttur Tturreko kideak HITZAri azaldu bezala.
Lau taldetan aterako dira gaztetxoak lasterketan, Doneztebe plazatik. 0-8 urte bitartekoak (16:30ean), 8-10 urtekoak (16:45ean), 10-12 urtekoak (17:00etan), eta 12-16koak (17:15ean). Izena eman nahi duenak egunean bertan egin behar du 16:00etan. Kamisetak ere salgai jarriko dituzte eta opariak ere zozkatuko dituzte.
Jolasteko aukera ere izango dute haur zein gaztetxoek Ttak-ek prestatutakoarekin 17:00etatik aurrera, baita txokolate-jatea ere.