Ohorezko Mailan ari den Hondarribia futbol taldeak ezin izan zuen larunbatean Hondartzan Zarautzen aurka jokatutako partida irabazi, baina galdu ere ez zuen egin (0-0), eta sailkapenaren goiko aldean jarraituko du beste astebetez, bigarren postuan, talde mordo batekin berdinduta. Zortzi dira guztira zortzi punturekin dauden taldeak, hamar dituen Anaitasunaren atzetik daudenak.
Datorren asteburuan Touring taldearen kontra jokatuko du Hondarribiak, Errenteria-Oreretan.
Gainontzeko mailetako taldeei dagokienez, kadeteen A taldeak beste behin erakutsi zuen maila bat gorago egon beharko lukeela, Ohorezko Mailan. 6-0 irabazi zuen eta dagoeneko 26 gol sartu ditu eta bakarra jaso lau jardunalditan.
Futbol taldeen emaitzak
Erregional Ohorezko Maila
Lehen Erregionala
- Hondarribia B-Gure Txokoa 1-0
Emakumeen Liga
- Hondarribia taldeak atseden du
Gazteen Ohorezko Maila
- Beti Gazte-Hondarribia 4-1
Gazteen Lehen Maila
- Gure Txokoa-Hondarribia B 3-0
Kadeteen Lehen Maila
- Gure Txokoa-Hondarribia B 0-1
- Hondarribia-Oiartzun 6-0
Haur Txikien Maila