Oiartzun nola nahiko luketeen marraztu dute herriko haurrek
Hirigintzako Plan Orokorraren parte-hartze prozesuaren barruan, Haurtzaro Ikastolako zein Elizalde Herri Eskolako Haur Hezkuntzako hirugarren mailako haurrek euren herria nola nahi duten irudikatu dute. Lur Korta aktorearen laguntza izan dute horretarako.
Lehenik eta behin, Maria izeneko emakume baten istorioa kontatu diete bost urteko haurrei. Garai batean igandetan Doneztebe plazan dantzaldia egoten zela azaldu die ipuinaren bidez eta gero hainbat jolas egin dituzte, txapa jolasa izan da horietako bat. Argazki zaharrak ere ikusi dituzte haurrek eta Oiartzun nola aldatu den ikusi dute. Horren ondotik, bakoitzak herrian zer nahiko lukeen marraztu dute, gozoki denda handi batetik hasi eta gaztelu bateraino.
Hurrengo egunetan beste mailetako eta Lehen Hezkuntzako ikasleak hurbilduko dira udaletxera euren iritzia ematera. Heldu den astean, berriz, DBHkoen txanda izango da.