Mario Toursounidisek Greziako egoeraren berri emango du
Mikelazulo kultur elkarteak krisia Grezian nolako eragina uzten ari den ikusi eta horren aurrean greziar herriaren erresistentzia azaltzeko Mario Toursounidis gonbidatu du. Bera Greziako bi proiektu autogestionatutako kidea da: Babylonia aldizkaria eta Nosotros zentro eskola sozial okupatua. Greziar herriaren erresistentziak krisiaren aurrean hitzaldia bihar bertan izango da, 19:30ean Mikelazulo kultur elkartea.
Troikak eragin larrienak utzi dituen herrialdeetako bat da Grezia, eta herritarrak antolatzen hasi dira, neurri horiei elkartasunaren bidetik laguntzeko. Era horretara, ehunka proiektu sortzen ari dira, besteak beste, klinikak eta jangela solidarioak, alternatiba ekonomiko solidarioak, kultur gune alternatiboak, hezkuntza ikasgela paraleloak, aholkularitza juridiko zerbitzuak…