Lehen lau sailkatuak, Arabakoak
Erkiaga, La Casa del Patron, PerretxiCo eta Borda Berri dira Itsas Etxean egiten ari den Euskadi Saboreala Euskal Herriko VIII. Pintxo Txapelketako lehen kanporaketan aurrera egitea lortu dutenak. Arabako hamahiru taberna eta jatetxe lehiatu dira lehen kanporaketan eta horietatik lau sailkatu dira bihar arratsaldean egingo den final atarirako. Une honetan Nafarroako ordezkariak ari dira lehian, hamar guztira.