La Bacaladera Hondarribia eskubaloi taldeak Euskal Ligako lider Soraluceren etxean berdindu zuen larunbatean (22-22), 2013-2014 denboraldiko hirugarren partidan. Horrenbestez, partida bana irabazi, galdu eta berdindu dute hondarribiarrek eta sailkapenaren erdialdean kokatu dira, hiru punturekin. Gipuzkoako bi talde dira orain arte indartsuenak, Amenabar eta Usurbil, jokatutako hiru jardunaldietan euren partidak irabazi dituztelarik.
Datoirren asteburuan laugarren jardunaldia jokatuko da eta La Bacalderak etxean jokatuko du, Hondartza kiroldegian. Escolapiosen kontra jokatuko dute, igandean, 12:00etan.
Eskubaloi taldeen emaitzak
Euskal Liga
- Soraluce-La Bacaladera 22-22
Gazteen Lurraldeko Maila
- Corazonistas-La Bacaladera 8-20
Kadeteen Lurraldeko Maila
- La Bacaladera-Elgoibar 29-31