Euskadi Saboreala Euskal Herriko VIII. Pintxo Txapelketa egingo dute Hondarribiko Itsas Etxean hilaren 14tik 16ra. Astelehen goizean Araba, Nafarroa eta Ipar Euskal Herriko kanporaketa izango da eta arratsaldean bizkaitarrena. Astearte goizean Gipuzkoako jatetxeak lehiatuko dira. Finalaurrekoak astearte arratsaldean izango dira eta finala asteazken goizean. Txapelketa guztia zuzenean jarraitzeko aukera dago, Itsas Etxeko harmailatik zein
streaming bitartez.