El Chelsy, 7 del 7 eta La Cocina de Alex Mugica tabernak izan dira Euskal Herriko Pintxo Txapelketako Nafarroako kanporaketan sailkatu direnak. Iazko txapeldun Huarteko Abaco jatetxearekin batera, horiek dira bihar arratsaldeko finalerdietan lehiatuko diren establezimendu nafarrak. Arratsaldean Bizkaiko ordezkariak lehiatuko dira eta, saio guztietan bezala, zuzenean jarraitzeko aukera dago, Itsas Etxeko ateak irekiak baitaude. Gainera, txapelketa guztia
Internetez ikus daiteke, zuzenean ere.