Cafe gitanorekin hasi da Ijitoen Kultur Astea
Kafea, edaria eta janaria nahieran. Horixe eskaintzen ari dira gaur goizean zehar, Xabier Olaskoaga plazan. Izan ere, Ijitoen Kultur Astea egiten ari dira Errenteria-Oreretan, batik bat ijitoen kultura ezagutarazi, eta bertakoekin elkarbizitza sustatzeko.
Ez da eguneko ekintza bakarra izango; arratsaldez, pilota partiduak jokatuko dituzte Fanderiako pilotalekuan. Bertan, EPLEko bikote batek urritasun psikikoa duen beste bikote baten kontra jokatuko du. Pilotaren alde egingo dute aste honetan, ijitoen artean geroz eta gehiago praktikatzen den kirola delako. Horrez gain, kirol egokituari ere tokia egingo diote, ijitoak bezala egokitu ez, integratzearen alde ari baitira borrokan. Partida 19:00etan hasiko da Fanderiako pilotalekuan.