Donibaneko eliza nagusian, arraunlariak, banderekin
Larunbatean arraunaren festa, lehorrekoa ordea, egin zuten Pasai Donibanen. Urtero bezala sasoian lortutako banderen eta garaikurren bedeinkapen festa egin zuten San Juango kideek eta herritarrek, maila guztietako emakume zein gizonek lortuak, eta arraunlariek ere ohorea jaso zuten sanjuandarren partetik, lehenik San Juan Bataiatzailearen elizan, ondoren Santiago plazan. Giro paregabea izan zen larunbat ilunabarrean Donibanen.