Irungo gobernu taldeak hirian aldi baterako jarduerak arautzeko zirriborroa egin du. Hori bazter dadin eskatu dute gaur goizean Irungo hainbat talde eta eragilek, haien ustez, izpiritu “kontrolatzaile eta murriztailea” duelako bertako erregimen zigortzaileak, eta Alkatetzak erabakiko duelako “interes publikoko jarduerak zeintzuk diren, eta zeintzuk ez”. Hala, espazio publikoetan jarduerak gauzatzeko “tramite burokratiko eta kontrolatzaileak” egin beharko liratekeela uste dute Irungo eragile horiek guztiek. Horrela, zirriborroa bertan behera uzteko esateaz gain, horrelako araudi berri bat egin dadin irundar guztien “benetako parte hartzea” eskatu dute.
Gaur goizean agerraldia egin duten eragileek arrazoizkoa ikusten dute gisa horretako araudi bat egitea, baina parte hartzearen ideian sakondu dute, esanaz espazio publikoaren erabilera arautzea “berdintasunetik eta elkarrekiko errespetutik” egin behar dela, “parte hartzaile guztiek ez lukete soilik iritzia eman behar, baizik eta adostu
Irungo Bezeriaren Arretarako Bulegoaren aurrean egin dute elkarretaratzea eragileek
riko erabakirako eskubidea izan beharko lukete». Hala, kritikatu dute posta elektroniko baten bidez jaso zutela eragileek araudiaren zirriborroa, egina beraz, eta horri helegiteak eta ekarpenak egiteko epea oso murritza, “eta uda garaian” izan zela. Hortaz, gaia udal gobernu taldeak “opakotasunez” eraman duela uste dute, “kalean gauzatzen diren jarduera gehienen antolaketan parte hartzen dugun gizarte, kultura eta kirol eragile eta elkarteen gehiengoari ez digute hasiera batean ezer jakinarazi”. Gainera, zirriborroa gaztelania hutsean egina dagoela zehaztu dute.
Horrela, hiriko guneak “pertsonak beste pertsona eta ingurunearekin era librean eta errespetuarekin adierazi eta sortzeko” lekutzat dituzte Irungo eragileek, eta berretsi dute udal gobernua ez dela nor “interes publikotzat zer har daitekeen eta zer ez erabakitzeko”.
Honakoak dira araudi berri bat egiteko parte hartze prozesu bat eskatu duten talde eta eragileak: Irungo Ernai, Gazte Komunistak, Lakaxita gaztetxea, Bidasoaldeko M15M, angulaberria.info, Nicolas Gerendiain Irungo Errepublikarrak, Irungo ELA, Irungo LAB, Irungo CCOO, Irungo ESK, Stop Kaleratzeak Bidasoa, Irungo Bilgune Feminista, Txingudiko AHTaren kontrako taldea, Irungo Askapena, Erletxea, Gaurko Andreak Berdintasunaren Aldeko Elkartea.