Udal Txistulari Taldea erdialdeko kaleetan ariko da igandean
Errenteriako Udal Txistulari Taldeak ohiko kontzertua kontzertua emango du igandean. Udaletxeko arkupetan izango da, 12:45etik aurrera. Xabier Vesgak zuzendutakoek errepertorio tradizionalaz gain, txistu doinura moldatutako atzerriko doinuak joko dituzte. Honakoa izango da kantuen zerrenda: Umore ona (Biribilketa), Miguel Gz. Bastida; IX Tambourin, Le Clerc. Mold. Ismael Yague; Hiru Ataleko Alborada, Eduardo Gorosarri; Nere gogokoa (Orripekoa), Louis Camblor, Basozabal (Arin-arina), Sei Soinu eta Dantza Hungariar (Rapsodia laburra), Bela Bartok. Mold. Carlos Sanchez Ekiza; Rapid (Polka), Fredo Gardoni. Mold. T. Agirregomezkorta; Ibilaldia (Biribilketa), Antolin Mendizabal. Mold. Alexander Iribar.
Aurretik erdialdeko kaleetan zehar ibiliko dira txistulariak, 10:00etatik aurrera.